Barne erreformak

BilboReformas enpresan zure etxearen barne erreformaz arduratzen gara, baina badugu eskarmentua, baita ere, bulegoetan edo era guztietako etxebizitza eta saltokietan. Langile kualifikatuak ditugu, adituak arlo horretan, eta horiek koordinatzen eta burutzen dute esandako lana modu eraginkorrean, beti ere bezeroarekin hitzartutakoaren arabera.

Barne erreformetan sukaldeak eta bainugelak ere egiten ditugu, etxebizitza bat osorik, gelak eta bulegoak. Arotzerian aluminioa, zura, azuleju-estaldurak, parket edo tarima flotagarria jartzen ditugu, bezeroaren gustura. Beti hartzen ditugu kontuan espazio bitala, erosotasuna eta alde estetikoa, gure erreforma eta barne-diseinu proiektu guztietan.

Bezeroaren estilora egokitzen gara edo haren negozioaren ezaugarrietara, eta hala lortzen dugu emaitza egoki bat, haren behar eta exijentzien arabera, aholkularitzari irekita.

Zure barne erreformaren xehetasun guztiez ardura gaitezke, obrak berak dituen zereginetatik hasi eta dekorazioa bitarte. BilboReformas-en eskuetan egotea esku onetan egotea da, obra-talde ona eta aholkulari-talde ona baititu, urtetako jarduna eta esku bikaina.

Espezialistak zurezko egituretan

Espezializatuta gaude zurezko egiturak birgaitzen, sistemarik aurreratuenekin. Prest gaude edozein egitura motaren konponketari ekiteko, beti ere egoera bakoitzerako metodorik onena erabiliz. Etxebizitza eta lokal okupatuetan egiten diren konponketarik ohikoenak zur hondatuak eta material hezeak dira, eta horiek gure aditu taldeari esker konpontzen ditugu.

Batzuetan, kaltearen arabera, egitura konpontzea azpialdetik egin daiteke, errefortzu metaliko gehigarrien bitartez. Zuraren akatsak, forjatuak, protesi sintetikoak edo kanpoko errefortzuak, dira, besteak beste, zurezko egiturak birgaitzen egiten ditugun lanetako batzuk. Gure bezero guztiek eskura jartzen ditugu produktu tekniko funtzio anitzekoak eta zurezko egitura onena lortzeko materialak.

Gure zerbitzua integrala da eta materialik onenekin egina. Soluzio teknikoak fabrikatzen ditugu zurarekin eta baita maila tekniko eta estetiko handiko  egokitze akustikorako soluzioak ere. Gure proiektuak modurik eraginkorrenean gauzatu ahal izateko, puntako makineria dugu eta teknologiarik aurreratuena, eta hala berritzen dugu egunez egun, soluziorik onenak gure bezeroei emateko.

Zoru bero-emailea

BilboReformas-en klimatizazio egoki bat bilatzen dugu, eta, hotz-bero banaketa eraginkorra. Eragile horiek erabakigarriak dira energia-kontsumorako. Etxebizitzetarako eta etxebizitza ez direnetarako zoru bero-emaile sistemek ondo erakusten dute nola uztartu giro atsegina izateko tenperatura, batetik, eta energia kontsumo txikia, bestetik.

Metodo horrek ura bultzatzeko tenperatura oso apala erabiltzen du (30-45ºC) erradiadore sistema tradizionalen aldean (80-85ºC). Tenperatuta baxuko sistema nola den, aurrezpen handia egiten da, konbinatzen bada beroa sortzeko sistema eraginkorrekin: aerotermia, geotermia, tenperatura  apaleko edo kondentsazioko galdarak, eta eguzki energia termikoa.

Egokitu egiten gara, bai azalera txikietara eta bai etxebizitzetara eta bulegoetara. Gure zoru bero-emaileetarako osagaiak azkar eta erraz instalatzen dira eta segurtasunik eta kalitaterik onena ematen dute. Zoru bero-emaile bidezko klimatizazio sistemei esker, etxebizitzaren azalera guztia erabil daiteke gela bakoitza berotzeko eta giro osasungarri bat sortzeko.

Irisgarritasuna

Mugikortasun mugatua izateak edo elkarri eragiteko gaitasun mugatuak zaildu egiten ditu elbarrien autonomia eta eguneroko bizitzako jardun asko.

Horregatik, BilboReformas-en hesi horiek hautsi nahi ditugu eta zure ohiko ingurua egokitu, bai etxean bai lanean; hala, gaur bezala bihar, naturaltasunez, hesirik gabe mugitu ahal izango zara.

Birmoldatu egin dezakegu etxebizitza baten barrualdea, muga funtzionalak dituzten pertsonek irisgarri izan dezaten.

Irisgarritasunik onena lortzeko baliabideak bermatzen ditugu, barne estetika zainduz, alde praktikoa baztertzeko beharrik gabe.

Etxebizitzetan ez ezik (sukaldea, bainugela, pasilloa, eta abar), era guztietako establezimenduetan ere lan egiten dugu (hotelak, jatetxeak, bulegoak, eta abar). Eskarmentu handia dugu diseinuan eta eraikuntzan, espezialistak gara erreforma integralak egiten, eta sukalde eta bainugelak erreformatzen, saltoki eta bizilagun-komunitateak erreformatzen.

Hezetasunak

Hezetasunak kendu eta iragazgaizten asko jardundako talde bat dugu, horretara emana. Etxebizitza eta negozioetan egiten ditugu lanak, bai lurzorukoak eta bai zutikakoak (horma eta zutabeak). Egoera bakoitzerako soluzio egokia dugu.

BilboReformas-en badugu esperientzia eta jakintza, edozein egiturazko hezetasun kentzeko zure eraikin edo negozioan. Beti ere goi-mailako materialak eta ezagutza erabilita iragazgaizteko azken teknologietan.

Behin betiko konponbidea ematen dugu murruetan egon ohi diren hiru hezetasunentzat: Kapilaritate-hezetasuna, kondentsazio-hezetasuna eta filtrazio-hezetasuna. Konponbiderik onena eta eragingarriena bermatzen dugu zure hezetasun arazoen aurrean. Hasi fatxadak konpontzetik eta teilatuak iragazgaiztera eta elementu arkitektonikoak zaharberritzera arte.